Diputazioak landare inbaditzaileak errotik kentzeko beharrean dihardu

Diputazioak landare inbaditzaileak errotik kentzeko beharrean dihardu
2012/11/22 eta kitto!

Deba Ibaia Bizigura programaren barruan, Debabarrenean Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko asmoz hainbat ekimen abiarazi dituzte Debegesatik eta ekimen horietako bat ibaiertzetako landare inbaditzaileak errotik kendu eta bertako landaretza berreskuratzera bideratuta dago. Gure eskualdean horrelakoak garbitzen dihardute egunotan Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Aste honetan Eibarren eta Elgoibarren ibili dira beharrean eta gaur (eguena, hilak 22) Mendaron eta Deban jarraitu dituzte landare inbaditzaileak kentzeko lanak. Iaz ekin zion Diputazioak Debabarrenako landare inbaditzaileak kentzeari, baina orain arteko beharraren emaitzak ikusi ahal izateko jarraipena izatea ezinbestekoa da. Ibaiertzetan egiten diharduten garbiketaz gain, landare horiekin behin betiko amaitzeko ezinbestekoa da ibaietatik kanpo dauden aleak ere deuseztea. Horretarako Debegesak herritarren laguntza eskatu du, batez ere mendi inguruetan egon litezkeen espezie inbaditzaileak identifikatzen laguntzeko.
Geure eskualdeko landare inbaditzaile ohikoenak eta kalte gehien eragiten dutenak Reynutria, Buddleja eta Cortaderia dira. Horiei buruz gehiago jakin nahi duenak Debegesak bere webgunean argitara eman duen gidara jo dezake.Bestalde, norbaitek horrelako landareren bat aurkituz gero, debaibaia@debegesa.com helbidera idatzi eta non ikusi duen jakinaraztea eskatu dute.