Domekan Urkizun izango den azoka ekologikoak hasiera emango dio Debabarreneko V. Aste Ekologikoari

Domekan Urkizun izango den azoka ekologikoak hasiera emango dio Debabarreneko V. Aste Ekologikoari
2016/09/26 eta kitto!
Urriaren 2an, igandea, hasiera emango zaio Debabarreneko V. aste ekologikoari, Eibarko Urkizu Plazan goizeko 10:00etatik14:00ak arte izango den V. azoka ekologikoarekin. Eibarko udala, Debemen eta Biolur elkarteak antolatutako azoka honetan, gure baserrietako produktu desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango dugu.

Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatuko dugu hauen postuetan. Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: modu ekologikoan zainduak eta era artisau batetan elaboratu egin direla. Hau da,  natura, animali eta gizakien osasun eta etorkizuna errespetatzen eta kaltetu gabe ekoiztutako  produktuak dira. "Abantailak asko direla aipatu beharra dago, horrelako ekoizpen ekologikoek, gure osasunaz gain, gure ingurunea zaintzen dute modu iraunkor eta jasangarri batetan".

Azoketan ematen den salmentari esker kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo baitira produktu horiek sortu dituztenak. Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko aukera paregabea izango dute bertara joaten direnek. Gainera, EH kolektiboa eta Biolur Elkarteko informazio postuak ere bertan egongo dira: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak… eta elkarrekin lan egiteko aukerak.

Honetaz gain azokan ekintza desberdinak antolatuta daude, ekoizleak ezagutzeko elkarrizketak, azokako produktuekin osatutako otarren zozketa, tailerrak (Umeentzako landaketa tailerra, sukaldaritza tailerra – Aza ta porrua elkartea).

Azokaz gain, urriaren 3an Elgoibarko “Txillarre eko dendan” sukaldaritza ikastaroa emango da arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte.
Nola prestatu otordu arteak modu osasuntsuan (Artatxiki pastel goxoa, Aza hosto beteak, Konpotaz betetako gari beltz krepak, Barazki eta alga enpanadillak)
Irakaslea: Olaia Blanco sukaldaria (Egoitz Garro osasun eskolakoa)
EGUNA: Urriak 3, astelehena
LEKUA: Elgoibarko Txillare eko dendan
ORDUA: 18:00etatik 20:30etara
IZEN EMATEA: Biolur: 943 76 14 47
PREZIOA: Doan

Urriaren 5ean, asteazkena, Ekoalboraz baratzezainaren ekoizpena ikustera joango dira. Ekoizpena ikusi, lan egiteko moduaren azalpenak jaso, galderak egin...
LEKUA: Elgoibar, Ekoalboraz
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara
IZEN EMATEA: Biolur: 943 76 14 47
PREZIOA: Doan

Sukaldaritza ikastaroa eta bisita doan izango dira baina lekua mugatuta dagoenez izena eman behar da hurrengo telefonoan: Biolur: 943 76 14 47