[EGURALDIA] Giro goibela izango dugu gaurkoan

[EGURALDIA] Giro goibela izango dugu gaurkoan
2022/07/05 eta kitto!
Atzoko iragarpenak huts egin zuen eta arratsaldean egunak ez zuen argitu. Gaur, ostera, ez da aldaketarik iragartzen eta eguna hasi dugun bezala amaituko dugu, laino artean, nahiz eta eguerdian pixka bat argitu dezakeen.

Ipar haizea izango dugu eta tenperatura maximoak atzo baino epelagoak izango dira.