Eguzki Eibar kolektiboak bi hitzaldi ireki antolatu ditu astebururako Untzaga plazan

Eguzki Eibar kolektiboak bi hitzaldi ireki antolatu ditu astebururako Untzaga plazan
2021/05/26 08:20
eta kitto!
Eguzki Eibar kolektiboak bi hitzaldi ireki antolatu ditu astebururak Untzaga plazan, 'Plazak berreskuratzen' izeneko elkarrizketa-gunean.

Horrela, lehen hitzaldia, 'Covid y Salud' izenekoa, larunbat honetan izango da, maiatzaren 29an, eguerdiko 12etan. Hizketaldia Kirurgia Orokorrean eta Digestioan Espezialista den Juanjo Martinez mediku kirurgialariak emango du.

Beste hitzaldia, 'Otra visión de lo que está sucendo', igandean izango da, maiatzaren 30ean, eguerdiko 12etan. Hizlariak Idoia Larrañaga nutrizionista eta terapeuta eta Joseba Argintxona Psikologia eta Filosofia irakaslea izango dira.

Nabarmentzekoa da, bestalde, uneoro errespetatuko direla indarrean dauden segurtasun-neurriak.