Eibar, Ermua, Deba, Mutriku eta Mallabia perimetralki itxita egongo dira bihartik aurrera gure eskualdean

Eibar, Ermua, Deba, Mutriku eta Mallabia perimetralki itxita egongo dira bihartik aurrera gure eskualdean
2021/04/26 eta kitto!
Beste 10 udalerri igaro dira eremu gorrira EAEn. Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil Gipuzkoan; Derio, Ermua, Lekeitio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi Bizkaian. Horiek dira astearte honetatik aurrera eremu gorrian dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien zerrendara batuko direnak.

Osasun Sailak gaur argitaratutako ebapenaren arabera, hauek dira bihartik aurrera perimetralki itxita egongo diren udalerriak EAEn:

 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda:
Amurrio, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate/Mondragón, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Berango, Bergara, Bilbao, Deba, Derio, Donostia / San Sebastián, Eibar, Erandio, Ermua, Errenteria, Getxo, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Laudio/Llodio, Lazkao, Legazpi, Leioa, Lekeitio, Lezo, Mungia, Muskiz, Mutriku, Oiartzun, Ondarroa, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Valle de Trápaga-Trapagaran, Villabona, Vitoria-Gasteiz, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrenda:
Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Aulesti, Ayala/Aiara, Bakio, Elciego, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Irura, Labastida/Bastida, Legorreta, Loiu, Mallabia, Olaberria, Otxandio, Ugao-Miraballes, Urduliz, Urduña/Orduña, Zaldibia, Zaratamo, Zestoa eta Zizurkil.

Zerrrenda osoa, udalerri bakoitzaren intzidentzia-tasa metatuarekin PDF honetan ikus dezakezue.