Eibar K.E.-koak Garagunera bisitan

Eibar K.E.-koak Garagunera bisitan
2013/04/10 00:00
eta kitto!

Eibar Kirol Elkarteko Gaizka Garitano eta Jon Errasti bisitan joan dira gaur (eguaztena, hilak 10) San Juan kaleko Garagunera. Bertakoek pozarren hartu dituzte eta, gainera, kirolariei hainbat galdera egiteko eta talde armaginari animoak emateko aprobetxatu dute hitzordua.