Eibar kolore laranjara pasa da asteburuan 18 kasu positibo atzeman ondoren

Eibar kolore laranjara pasa da asteburuan 18 kasu positibo atzeman ondoren
2021/01/11 13:38
eta kitto!
Asteburuan 18 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 320,30ra igo egin denez, kolore laranjan dago herria.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun 3 kasu atzeman dituzte, Deban eta Elgoibarren 2, eta Ermuan eta Soraluzen bakarra. Beraz, 27 positibo berri atzeman dituzte Debabarrenan asteburuan.

Atzo, 10.706 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 560 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 67 Araban, 322 Bizkaian, 166 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 76 pertsona ZIUn daude.