Eibar Ospitalea izango da COVID-19 gaitza duten gaixoak artatzeko erreferentziazko zentroa Gipuzkoan

Eibar Ospitalea izango da COVID-19 gaitza duten gaixoak artatzeko erreferentziazko zentroa Gipuzkoan
2020/05/22 eta kitto!
Markel Olano diputatu nagusiak gaur adierazi duenez,  Gurutze Gorriak Donostian duen zentro soziosanitarioa datozen asteetan hasiko da bertan bizi ziren pertsonak artatzen, krisialdia hasi zenean euren etxeetara edo beste egoitza batzuetara eraman baitzituzten.  Gipuzkoako Foru Aldundiak Eibarko Ospitaleko hirugarren solairuan birkokatuko du COVID-19ari bereziki zuzendutako zentroa eta bertan artatu ditute egoitzetako nagusiak; solairu hori zentro soziosanitario gisa gaitu da duela gutxi, eta 48 plaza ditu guztira.

Donostiako zentroa erreferentziazko zentroa izan da, eta COVID-19an positibo eman duten Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetako erabiltzaileak artatzeko baino ez da erabili. Zentroak 130 plaza ditu guztira, eta lurraldeko hornidura soziosanitario handiena da. Horregatik, Aldundiak, Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin koordinatuta, joan den martxoaren 15ean erabaki zuen, lehenengo kasuak detektatu baino lau egun lehenago, zentroa prestatzea COVID-19an positibo eman duten eta arnas gutxiegitasun ertaina edo larria dutenei egoitzetako erabiltzaileei arreta esklusiboa emateko.