Eibarko Baso Biziak taldeak monolaborantzen inguruko mahai-ingurua antolatu du lau aditurekin

Eibarko Baso Biziak taldeak monolaborantzen inguruko mahai-ingurua antolatu du lau aditurekin
2021/04/23 eta kitto!
Datorren ostegunean, apirilaren 29, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean Eibarko Baso Biziak-ek antolatutako mahai-ingurua egingo da Coliseoan, “Monolaborantzen ingurumen-eraginak eta alternatibak” izenburupean.

Arturo Elosegi Irurtia, Iñaki Antiguedad Auzmendi,  Maialen Sistiaga Poveda, Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoak hartuko dute parte eta antolatzaileek bakoitzak hizpide izango duen gaia aurreratu dute: Elosegik eukalipto landaketek ingurumenean duten eraginaz egingo du berba; Antiguedadek, berriz, “zuhaitz egokia leku egokian” gaia jorratuko du; Sistiagak baso pedagogiaz jardungo du; eta Etxebeste eta Arriolabengoa Errez kooperatibako kideak dira eta CAS (Complex Adaptative Sistems) basogintzaz egingo dute berba. Guztiak dira adituak aipatutako gaietan.

COVID-19ak eragindako neurriak direla eta, parte hartu nahi izanez gero izena ematea ezinbestekoa da. Izen-abizenak eta telefono zenbakia honako helbide elektronikora bidali behar dira: . Eibarko Udalak babestutako saioa izango da.

Sarrerak doakoak dira eta aldez aurretik har daitezke Coliseoko leihatilan, astelehenean, 17:30etik 19:30era eta on-line plataformaren bidez. Hitzaldiaren egunean bertan sarrerak hartzeko, leihatila hitzaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da. Eibarko Udalak babestutako saioa izango da. Argibide gehiago: eibarkobasobiziak@gmail.com.