Eibarko Emakumearen Mahaiak Menina Saria jaso du gaur, genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmentzeagatik

Eibarko Emakumearen Mahaiak Menina Saria jaso du gaur, genero-indarkeriaren kontrako borrokan nabarmentzeagatik
2020/11/24 eta kitto!
Genero-indarkeriaren aurkako borrokan nabarmendu diren Euskadiko pertsona eta erakundeei Menina Sariak 2020 banatu ditu gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Eibarko Emakumearen Mahaiak jaso du lan horretan konpromisoarengatik nabarmendu den euskal kolektibo sozialari saria. Laugarren edizio honetan eibartarrekin batera saritutakoak Lourdes Perez kazetaria eta Diario Vasco egunkariko zuzendariordea (genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan nabarmena egin duen euskal herritarrari saria) eta UPV/EHUren genero-indarkerien aurkako protokoloa (genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa eta kontzientziazioa zabaltzeko duen gaitasunagatik euskal eremuan nabarmendu den proiektu edo ekimen publikoari saria) izan dira.

Denis Itxaso Gobernuko Ordezkariak ekitaldian esan duenez, “genero indarkeriaren aurkako borrokan, arlo bakoitza, parte hartzen edo mugitzen garen maila bakoitza konpromisorako leku aproposa dira. Erantzukizuna, beraz, ezin da izan partekatzen ez bada. Eta guztiok deituta gaude horretan ekitera".