Eibarko intzidentzia-tasa 473,46an dago eta tabernak zabaldu ahal izango dituzte

Eibarko intzidentzia-tasa 473,46an dago eta tabernak zabaldu ahal izango dituzte
2020/12/14 eta kitto!
Atzo 10 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 9 gehiago (zapatuan kasu positibo bakarra atzeman zuten eta barixakuan 16). Horrela, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 473,46 dago, eta herriko tabernek ateak ireki ahal izango dituzte.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 3 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean eta 1 Elgoibarren. Beraz, 14 kasu berri egon dira eskualde osoan.

Atzo, 5.542 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 336 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 71 Araban, 145 Bizkaian, 115 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 112 pertsona ZIUn daude.