Eibarko marihuana elkarte baten kudeatzaileak eta langileak atxilotu dituzte

Eibarko marihuana elkarte baten kudeatzaileak eta langileak atxilotu dituzte
2020/11/13 eta kitto!
Polizia Nazionalak herriko beste marihuana elkarte bateko presidentea, diruzaina eta bi langile atxilotu zituen joan den eguenean, hilaren 5ean, droga-trafikoa egotzita. Poliziak dioenez, atxilotuek alboko lokal bat erabiltzen zuten droga gordetzeko, poliziak euren lokalean araketa eginez gero droga kantitate handia ez aurkitzeko.

Poliziak urrian hasi zuen ikerketa bizilagunek emandako abisuagatik eta euren susmoak berretsi zituzten ondoren. Joan den egueneko atxiloketan 3 kilo marihuana, 720 gramo hatxis eta 465 euro aurkitu zituzten lokalean.