Eibarko Medikuntza Zentruak 25 urte bete ditu

Eibarko Medikuntza Zentruak 25 urte bete ditu
2012/05/30 eta kitto!

Urkizuko dorreetan dagoen Eibarko Medikuntza Zentrua 1987an sortu zela 25 urte bete dira eta, hori ospatzeko, ekitaldia antolatu dute gaurko 20.00etarako: zentruan jardun duten hainbat sendagilerekin batera gaur egunean bertan beharrean dihardutenek bat egingo dute Medikuntza Zentruan bertan eta, horiez gain, Udaleko ordezkariak eta beste gonbidatu batzuk ere bertan batzea espero dute. Dena dela, urtemugaren inguruko ospakizunak ikasturte berriarekin batera, urrian hastea aurreikusita dago. Zentruko arduradunek aurreratu dutenez, hainbat sendagilerekin hartu-emanetan hasita daude, datorren urteko ekainera bitartean hitzaldiak eskaini ditzaten.