Eibarko Pentsionisten Taldeak manifestazioa egingo du gaur 12:00etan, Untzagatik abiatuta

Eibarko Pentsionisten Taldeak manifestazioa egingo du gaur 12:00etan, Untzagatik abiatuta
2021/10/18 eta kitto!
Gaur beteko dira hiru urte eta hamar hilabete Eibarko Pentsionisten Plataformak deituta astelehenero Untzagan elkarretaratzen hasi zirela eta, diotenez, “lehen eguneko ilusioarekin” jarraitzen dute, “gure protesta eta proposamenekin aurrera egiten goaz eta”. Denborarekin, pentsioen aldeko mugimendu bezala sortu zena zabaltzen joan da, zerbitzu publikoen pribatizazioaren kontrako mugimendu bilakatu arte eta, asteroko mobilizazioetan, zerbitzu publikoen pribatizazioak eragiten dituen murrizketak, zaharren egoitzetan gaur egun dagoen egoera, argindarraren prezioaren etenbariko igoera eta beste hainbat gauza salatzen dituzte. Ildo horretan, eta Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduarekin bat eginez, gaurko manifestazioa deitu dute, 12:00etan Untzagatik hasita eta, astero bezala, herritar guztiak manifestazioarekin bat egitera deitu nahi dituzte.