Eibarko senar-emazte adintsuenei omenaldia

Eibarko senar-emazte adintsuenei omenaldia
2018/02/15 eta kitto!
Maiteminduen eguna izaten da San Valentin eguna eta Untzagako Jubiletxeak Eibarko senar-emazte adintsuenak omendu nahi izan zituen. 1956ko maiatzaren 9an San Andres parrokian ezkondu ziren Feli Santillán eta Felix Kruzelaegi, eta lagun eta adiskideen zorion beroa jaso zuten atzo.

Jendez gainezka zegoen Untzagako zentroa eta gitarra emanaldia eta txokolate-jana tarteko, Feli eta Felixek lore-sorta eta detaile atseginak jaso zituzten. Besteak beste, euren 50. urteurrenerako José Airasek konposaturiko abestia entzun ahal izan zuten eta zaila izan zen malkoei eustea. 61 urte daramatzate ezkonduta eta gehiagoren bila doaz. Euren hiru seme eta bost iloben eta elkarren arteko maitasunarekin errazagoa izango da. Zorionak!