Eibarko Udalak 2022an kaleratuko du Merzedes Kareaga Bekaren lehenengo deialdia

Eibarko Udalak 2022an kaleratuko du Merzedes Kareaga Bekaren lehenengo deialdia
2022/01/10 eta kitto!


Eibarko Udalak, UPV/EHUren laguntza akademikoarekin, Merzedes Kareaga eibartar ekintzailearen izena duen ikerketa historikoko beka-deia egingo du 2022ko jardunaldian.  Beka honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten eta herriarekin edo eskualdearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuak sustatu, ikertu eta zabaldu nahi dira. Horretarako, lehen mailako ikerketa-iturrietako bat Eibarko Udal Artxiboa izango da.





Mercedes Kareaga Beka bi urtekoa izango da eta ikerketa-eremua Eibarko Udala (Ego Ibarra)-Euskal Herriko Unibertsitateko Batzorde Mistoak dagokion edizioan aukeratuko dituen tokiko intereseko historia-gaiei buruzkoa izango da, betiere, generoaren ikuspegitik landuta.

Hala ere, aurreneko 2022ko deialdian, MERZEDES KAREAGAREN BIOGRAFIA izango da kaleratuko den ikergaia, haren izena daraman bekaren oinarrien filosofiarekin bat eginez, "Eibarko herriarentzat interes berezikoa baita XX. mendean zehar Eibarko emakumeen alde eta gizarte arloko asmo esanguratsuetan hainbeste lan egin zuen Merzedes Kareagaren biografia osatu bat izatea", azaldu dute Ego Ibarra Batzordetik.

Informazio gehiago HEMEN