Eibarrek 27.600 biztanle ditu

Eibarrek 27.600 biztanle ditu
2019/01/29 15:54
eta kitto!
Udaleko Idazkaritza saileko Estatistika Atalak jakinarazi duenez, Eibarren 27.600 pertsona bizi gara 2019ko urtarrilaren 1ean jasotako datuen arabera. 14.164 andrazko eta 13.436 gizonezko bizi dira herrian eta, adinari dagokionez, 6.421 pertsona 0 urtetik 25 urtera bitartekoa dira (3.130 emakumezko eta 3.291 gizonezko); 8.900 pertsona 26tik 50erakoak (4.308 emakumezko eta 4.592 gizonezko); 5.795 pertsona 51tik 65erakoak (2.974 emakumezko eta 2.821 gizonezko); 6.476 pertsona 65tik 100erakoa (3.777 emakumezko eta 2.732 gizonezko); eta 8 pertsona 100dik gorakoak (guztiak emakumezkoak).

74 herrialdetako 2.471 pertsona bizi dira Eibarren eta honako jatorria daukate: Maroko (893), Nikaragua (155),  Dominikar Errepublika (127), Senegal (118), Kolonbia (116) Pakistan (113), Venezuela (95), Brasil (84), Portugal (81), Bolivia (58), Aljeria (53), Errumania (47), Txina (41),  Nigeria (41), Kuba (38), Honduras (31), Ekuador (28),  Peru (24), Argentina (20), Britainia Handia (18), Nepal (18), Italia (17), Albania (15), Bangladesh (14), Mali (13),  Kongoko Errepublika (13) Kongo (11), El Salvador (10), Ukraina (10), Frantzia (9), Paraguai (9), Angola (7), Bulgaria (7), Boli Kosta (7), Mauritania (7),  Mexiko (7),  Irlanda (6), Errusia (6), Kamerun (5), Ghana (5), Ginea Ekuatorial (5), Alemania (4), Bosnia-Herzegovina (4), Estatu Batuak (4), Japonia (4), Txile (3), Egipto (3), Palestina (3), Serbia (3), Suedia (3), Thailandia (3), Ganbia (2), Ginea (2), Polonia (2), Uruguai (2), Afganistan (1), Australia (1), Belgika (1), Bielorrusia (1), Kabo Berde (1), Costa Rica (1), Kroazia (1), Finlandia (1), Guatemala (1), Hungaria (1), India (1), Iran (1), Montenegro (1), Herbehereak (1), Afrika Erdiko Errepublika (1), Somalia (1), Togo (1). Azkenik, 27 aberrigabe edo apatrida daude eta erlazio diplomatikorik ez duten herrialdeetako 3 pertsona.