Eibarrek EJE Euskadiko Enpresa Azoka hartuko du eguaztenean

Eibarrek EJE Euskadiko Enpresa Azoka hartuko du eguaztenean
2012/01/30 00:00
eta kitto!

Armeria Eskolaren mendeurrena dela eta, EJE (Empresa Joven Educativa) Euskadiko Enpresa Azoka lehenengoz hartuko du Eibarrek Untzagan (udaletxeko arkupeetan). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Tknika bitartez koordinatzen duen EJE programa Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta dago eta aurtengo edizioan Eibarko Udalaren laguntza jaso du. Eguazten goizeko azokan hainbat herritatik etorritako 70 bat enpresa batzea dago aurreikusita eta bakoitzak bere produktuak salgai ipiniko ditu: besteak beste birziklatutako materialekin egindako bisuteria, kamisetak, kremak, pelutxeak eta beste batzuk erosteko moduan egongo dira. Armeria Eskolako ordezkariek eskuz egindako kamisetak (Noise) eta informatika dispositiboak (TBS Technology) salduko dituzte eta kasu bietan, salmentan lortutako diruaren portzentaia bat Egoaizia eta Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeei emateko asmoa dute.