Eibarrek eremu gorrira hurbiltzen jarraitzen du, 345,78ko intzidentzia-tasarekin

Eibarrek eremu gorrira hurbiltzen jarraitzen du, 345,78ko intzidentzia-tasarekin
2021/04/12 eta kitto!
Asteburuan (ostiraletik igandera bitartean 51  koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte Debabarrena eskualdean, horietako 17 Eibarren (3 ostiralean, 2 larunbatean eta 12 igandean). Eibarren, beraz, intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 345,78an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan hiru  positibo atzeman dituzte azken egunotan eta eremu gorritik atera da herria, 262,19ko intzidentziarekin, Soraluzen egoerak okerrera egin du: 18 positibo atzeman dituzte asteburuan eta 956,22ko intzidentzia metatua daukate 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.  Bestalde, 4 kasu detekatu dituzte Elgoibarren (eremu laranjan jarraitzen dute), 2 Deban, 3 Mendaron eta 4 Mutrikun.

Osasun Sailetik esan dutenez, atzo, 6.871 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 598 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 67 Araban, 261 Bizkaian, 265 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 64  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.

Bestetik, azken egunetan egindako biztanleria-baheketen behin betiko emaitzak hurrengo hauek dira:

  • Errenteriako Egiluze sagardotegian izandakoen artean 83 PCR egin dira eta beraietako 4 positibo dira.

  • Arrasaten erligio-ospakizun batean izandakoen artean 14 PCR egin dira eta beraietako 2 positibo dira.