Eibarren areagotu egin da kutsatuen kopurua, 27 azken orduetan

Eibarren areagotu egin da kutsatuen kopurua, 27 azken orduetan
2020/04/16 eta kitto!
 

Berriro ere berri txarrak Eibarren. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen azken datuen arabera, 27 positibo erregistratu dituzte azken 24 orduetan Eibarren. Guztira, beraz, 165 lagunek daukate gaitza Eibarren. Ermuan 2 kasu berri zenbatu dituzte, eta beste herrietan kopuru berdinekin jarraitzen dute.

EAEko udalerrietako positibo kopuruak argitarartzen ditu egunero Osasun Sailak, eta zerrenda horretan Eibar 13. lekuan dago, kasu kopuruei dagokienean. Eibarren aurretik, udalerri hauek agertzen dira: GASTEIZ (2595), BILBO (2033), BARAKALDO (596), DONOSTIA (514) GETXO (384) BASAURI (376) SANTURTZI (260) GALDAKAO (194) ARRASATE (191) PORTUGALETE (176) LEIOA (173) eta IRUN (171)

Positiboen datuak herriz herriz (datu metatuak dira):

Eibar           165
Ermua         150
Elgoibar       32
Mutriku       10
Soraluze        8
Deba               6
Mendaro       3
Mallabia        1

Ospitalei dagokienez, 82 pertsona daude eskualdeko ospitaletan Covid-19arekin ingresatuta. Eibarko ospitean 64 gaixo daude; eta Mendaroko Ospitalean, 18. Guztira, aurreko egunean baino 10 gehiago. Gaitza hedatzen hasi zenetik ospitaleratu gehien izan dituen eguna izan zen atzokoa (ematen dituzten datuak  beti aurreko eguneko 20:00ak arte jasotakoak izaten dira),

Grafiko ospitale


Grafikoa apirilak 15-2