Eibarren ere hasi dira test masiboak egiten

Eibarren ere hasi dira test masiboak egiten
2020/07/17 09:18
eta kitto!
Positiboen ugaritzeak, atzo indarrean jarri zen maskaren derrigortasuna orokortuaz gain, neurri gehiago hartzera eraman du Jaurlaritza. Eibarko ostalaritzan murrizketak jarri dira indarrean, eta Eibarko Ospitalean test masiboak egiten hasi dira. Kanpoan karpa bat jarri dute. Bertan auto-ilarak ikusten dira dagoeneko. Batzueri kotxetik irten gabe ari diete PCRa egiten, eta, horrez gain, jende-ilara bat ere ikus diateke; gehienak gazteak dira. Hurrengo egunotan irudi hau ikusten jarraituko dugu, jende ugari etxean baitago froga egitera joateko deiaren zain.

Gaur eguerdian argitaratuko diren datu berrien zain, azken egunotan Eibarren eta Ermuan kasu berriak konfirmatu dira, gehienak jende gaztearen artean. Jakin dugunez, Ermuan kasu positiboak pilatzen hasi dira, eta atzo osasun sailak dei egin zien uztailaren 8tik 12ra bitartean kurtso amaiera dela eta Zarautzen antolatutako ospakizunetan parte hartu duten gazteei etxeetatik irten ez daitezen, pertsona zaurgarriekiko harremanak eten eta nork bere osasun zentrora dei dezan PCR proba egiteko.