Eibarren ertzainen presentzia handitzeko eskatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Eibarren ertzainen presentzia handitzeko eskatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari
2023/03/07 eta kitto!
Azken hilabeteetan herriko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan izan diren lapurreten aurrean, Jon Iraola Eibarko alkateak neurri eta baliabide gehiago eskatu dizkio Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. Alkatearen arabera, "Ertzaintzak lapurreta-kopurua ez dela gehitu jakinarazi arren, azken asteetan egiaztatu da gero eta ohikoagoak direla. Lapurretak gertatzen ari dira merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan, eta baita ibilgailu partikular eta etxebizitzetan ere; kasu batzuetan, diru-kopuru handiak edota balio handiko objektuak lapurtu dituzte, eta, gainera, kalte material handiak eragin dituzte. Egoera horren ondorioz, kezka handia sortzen ari da bai Alkatetzan bai herritarrengan, oro har"-

Eibarko segurtasuna indartzeko, "premiazko neurriak hartzeko eta gure herrian ertzainen presentzia handitzeko” eskatu dio, hortaz, alkateak Jaurlaritzari gutun baten bitartez. Horretarako “Ertzaintzak gure Udaltzaingoak eman dezakeen laguntza guztia izango du”, adierazi du Iraolak.