Eibarren hamar koronabirus kasu berri atzeman dituzte

Eibarren hamar koronabirus kasu berri atzeman dituzte
2021/05/07 eta kitto!
Atzo hamar koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino zazpi gehiago, eta intzidentzia-tasa 331,22an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan lau (355,83) positibo berri atzeman zituzten, eta Elgoibarren (277,30) eta Mendaron bana.

Atzo EAEn 9.326 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 619 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 70 Araban, 321 Bizkaian, 222 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.