61 urteko eibartarra da gaur goizean AP-8 autobidean hil egin den motor gidaria

61 urteko eibartarra da gaur goizean AP-8 autobidean hil egin den motor gidaria
2019/07/01 eta kitto!
Eibarko bizilaguna da gaur goizean AP-8 autobidean izandako istripuan hil den 61 urteko gizona. Ezbeharra  07:50ean gertatu da, Deba parean (Gipuzkoa),  59. kilometroan Irunerako norantzan. Motorrak irrist egin eta gidaria lurrera erori da. Tokian bertan hil da gizona. Istripuaren ondorioz,  errei bat itxi behar izan dute eta 4 kilometroko auto ilarak sortu dira.