Eibartarrei maskarak doan banatzeko bost makina ipiniko dituzte

Eibartarrei maskarak doan banatzeko bost makina ipiniko dituzte
2020/05/11 eta kitto!
Eguenean aurkeztu zuten udaletxeko arkupeetan maskarak banatzeko vending makina berria Udal ordezkariek eta Carlos Abad Urkotronik enpresako gerenteak. Azaldutakoaren arabera, “Covid-19ak eragin duen errealitate berrira egokitzea errezteko asmoz, datozen egunetan herritarren eskura jarriko dira maskara higieniko horiek, herriko hainbat tokitan egongo diren vendig guneetan. Maskarak eskuratzeko, etxeetara bidaliko duten gutunarekin batera doan txartel elektronikoa erabili beharko da”. Maskarak doan jasoko dira, baina txartel bakoitzak kopuru mugatu bat ateratzeko aukera emango du, lauko loteetan paketatuta. Maskarak jasotzeko makinak, berriz, Azitain eta Kantoi gasolindegietan, Fermin Calbeton kaleko eta Berdintasunaren pasealekuko vending guneetan eta Orbea kiroldegian egongo dira.

Proiektu hau Urkotronik, Azkoyen eta Larrevending enpresei esker egin ahal izan da. Izan ere, Udalari makinak laga dizkiote eta horien bidez lortu ahal izango diren maskarilla sortak prestatu dituzte.