Eibartarrek osasun- eta higiene-material ugari eskaini dute San Andres egoitzarako eta Udal zerbitzuetarako

Eibartarrek osasun- eta higiene-material ugari eskaini dute San Andres egoitzarako eta Udal zerbitzuetarako
2020/03/24 eta kitto!
Eguenean bolo-bolo ibili zen Marisa Ciden eskutitza irakurri ondoren eta San Andres egoitzan zegoen osasun-material eskasiaren aurrean, Eibarko Udalak barixakuan herritarrei dei egin zien osasun-materiala eskatuz. Eibartarren erantzuna berehalakoa izan da eta, kopurua zehatzik eman ezin badute ere, atzo goizerako ehundaka eskularru, maskara, pixoihal eta beste hainbat osasun- eta higiene-material batu dira hiru egunetan. Horrela, jasotakoa San Andres egoitzako langileei bideratuko zaie eta, era berean, etxez-etxe Udaleko zerbitzuak eskaintzen dituztenei.

Materiala Udaltzainen bitartez jasotzen da eta, horretarako, eurei deitu behar zaie (943708424) eta etxera joango dira materialaren bila.