"Ekologikoa, baserrikoa eta Euskal Herrikoa" hitzaldia

"Ekologikoa, baserrikoa eta Euskal Herrikoa" hitzaldia
2012/09/18 eta kitto!

Debabarreneko I. Aste Ekologikoaren barruan, gaur (martitzena, hilak 18) 19.00etan Ekologikoa, baserrikoa eta Euskal Herrikoa izenburuko hitzaldia emango dute Portalean. Besteak beste, Euskal Herrian ekoiztutako ekoizpen ekologikoak identifikatzeko proiektuaren berri emango dute. Eta etzi (eguena, hilak 20) ordu eta toki berean Debabarreneko kontsumo taldeak izenburuari jarraituta mahai-ingurua egingo dute.