El Corte Inglesak Kilo Operazio berria antolatu du Elikagaien Bankuen alde

El Corte Inglesak Kilo Operazio berria antolatu du Elikagaien Bankuen alde
2021/05/25 eta kitto!
Atzo hasi eta maiatzaren 30ean amaituko den Elikagaien Bankuaren aldeko kanpaina ipini du martxan El Corte Inglesak eta bertan Hipercor, Supercor, Supercor Express eta online supermerkatuko establezimendu guztiek hartuko dute parte. Pandemiaren ondorioz bizi dugun krisi ekonomikoak gehien kaltetu dituenei laguntzeko, bezeroek ekarpen ekonomiko bat egin ahal izango diote beraien zonaldeko Elikagaien Bankuari, kutxan bertan, online supermerkatuaren bidez edo APP bidez egindako ohiko erosketa ordaintzen dutenean. Beste batzuetan bezala, El Corte Inglesak bildutako guztiaren %10 emango du, premia handieneko elikagaietan.
Bestalde, El Corte Inglesak bere langileei dei egin die boluntario gisa jardun dezaten ekimen honetan. Behar bezala identifikatuta, bezeroei jakinaraziko diete, hala nahi dutenek beren ekarpena egin dezaten elikagaien bankuek premia biziko produktuak eros ditzaten.
Espainia mailako Elikagaien Bankuaren Federazioak emandako datuen arabera, inoiz baino jende gehiagori laguntzen ari dira pandemia sortu zenetik: 2020an, 1.560.000 pertsonak jaso dute Elikagaien Bankuaren laguntza, eta horietatik 320.1102 adingabeak dira. 2019an 173.364 pertsonari lagundu zieten, “beraz, kopurua ia bikoiztu egin da azken urtean”.
Federazioko zuzendariaren berbetan, “COVID-19ren pandemiaren ondorioz, Elikagaien Bankuek eten egin behar izan zituzten saltoki handietan elikagaiak biltzeko aurrez aurreko eragiketa guztiak. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu El Corte Inglesaren ‘Kilo Operazioa’ bezalako kanpainak antolatzen dituztenei, Elikagaien Bankuetan jendeari banatzeko elikagai gehiago banatzeko aukera ematen digulako”.