Elkarretaratzeak egin dira Zaldibarko luizia gertatu zela 100 egun bete direnean

Elkarretaratzeak egin dira Zaldibarko luizia gertatu zela 100 egun bete direnean
2020/05/16 eta kitto!
Orain dela 100 egun Zaldibarko zabortegiko luizian desagertutako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze Verter Recycling enpresako beharginak gogoratzeko elkarretaratzeak egin dira gaur Zaldibarren, Zallan eta Elgetan, "erantzunak eta erantzukizunak" eskatzen. Zaldibar Argitu plataformak deitutako mobilizazioak herritarren arteko segurtasun tartea gordeta eta babes-maskarak jantzita egin dira.


Bestalde, Z-ERUAk Zaldibarren desagertutako bi langileen omenez Kontrasteak izenburuko kantu hau egin du:

[video width="864" height="486" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/05/VID-20200516-WA0002.mp4"][/video]