Elkarte gastronomikoak zabaltzeko baimena eman dute eta tabernek 02:00ak arte zabaldu ahalko dute

Elkarte gastronomikoak zabaltzeko baimena eman dute eta tabernek 02:00ak arte zabaldu ahalko dute
2021/06/18 eta kitto!
 

Ostalaritza eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatuko du Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez. Tabernetan sei laguneko taldeetan egon ahalko da, bai kanpoan, baita barruan ere. Barruko edukiera, gainera, %50ekoa izango da, eta oraindik ere debekatuta egongo da zutik kontsumitzea. Horrekin batera, txokoak eta elkarte gastronomikoak ere irekiko dituzte, ostalaritzarako ezarri dituzten neurri berdinekin. Gainera, kirol ekitaldietan ikusleak sartzea ere posible izango da, baina beti ere edukiera mugatuarekin.

16:30ean hasi da Lehendakaritzan LABIre Aholku Batzordearen bilera, baina Jaurlaritzak adierazi du neurriak aldatzeko erabakia hartuko balute ere gaur egungo arauek astelehenera arte iraungo dutela.