Elurrarengatik abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako, eta laranja barixaku eta zapaturako

Elurrarengatik abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako, eta laranja barixaku eta zapaturako
2022/03/31 eta kitto!
Joan den asteko uda giroa atzean laga eta negua bisitan datorkigu berriz ere. Gaur arratsaldean elur-kota 600-800 metro inguruan kokatuko da eta, ondorioz, abisu horia ezarriko dute.

Bihar eguraldi hotzagoa izango dugu eta goizean elur-kota 200-300 metro inguruan kokatuko da. Eguerditik aurrera, ostera, pixka bat igoko da, 400-500 metroan kokatuz.

Bihar, beraz, alerta laranja ezarriko dute eta zapatuko 10:00ak arte egongo da indarrean (elur-kota 200-300 metroan egongo da zapatu goizean). 10:00etatik aurrera, ostera, elur-kota 400-500 metrora igoko da eta abisua horia izango da.