Emakume artisten erakusketa zabalduko dute gaur Andretxea berrian

Emakume artisten erakusketa zabalduko dute gaur Andretxea berrian
2023/03/27 10:56
eta kitto!
Gaur zabalduko dute Isasi kaleko Andretxea berrian “Andretxea, gure gela propioa” izenburuko erakusketa, Eibarko 12 emakume artistaren lanekin. Martxoaren 8ko Eibarko Lantaldeak prestatutako egitarauaren barruan egingo den erakusketan, “disziplina artistiko anitzetatik, beraien gela propioak irudikatu eta ikustaraziko dizkigute” artistek.

Apirilaren 30era arte egongo da ikusteko moduan, ateak estreinakoz zabalduko dituen Andretxea barruan dagoen “Damaskinatzaileak” izeneko gelan.

 

Aurrez aurreko arreta etenda

Andretxean (Zezenbide, 9 behea) ematen den aurrez aurreko arreta zerbitzua etenda egongo da aldi baterako, lekualdatzeagatik. Dena dela, telefono bitartez jarri daiteke Andretxearekin harremanetan, 688 853 440 telefonora deituta.