Emakume baserritarrentzako kafe tertulia Arraten

Emakume baserritarrentzako kafe tertulia Arraten
2015/12/09 18:45
eta kitto!
HITZEZ Baserriko Emakumeen Elkarteak kafe tertulia saio bat antolatu du datorren abenduaren 11rako (ostirala). Eibarko eta inguruko emakumei zuzenduta dago eta Eibarko Udaleko Berdintasun arloaren laguntzarekin prestatu dute. 15:00etan emango diote hasiera ekitaldiari ANDIRAU Elkarteak Arraten duen egoitzan. Saioko dinamizatzailea gaian aditua den Joana Azpitarte izango da.