Emakume migratzaileei buruzko aurreiritziak hausteko tailerra maiatzaren 8an

Emakume migratzaileei buruzko aurreiritziak hausteko tailerra maiatzaren 8an
2023/05/03 13:03
eta kitto!
Udaleko Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren Unitateak eta Berdintasun Zerbitzuak, Egoaiziarekin eta Alboanekin batera, emakume migratzaileen gaineko aurreiritziak hausteko eta, oro har, migratzaileen integrazioa bultzatzeko, prestakuntza-tailerra antolatu dute. Maiatzaren 8an izango da, Andretxean (Erraketistak aretoan), 18:00etan hasita.

Arduradunen berbetan, “saioan, metodologia parte-hartzaileen bidez, emakume migratzaileei buruzko estereotipoak eta aurreiritziak hausten joango gara eta, era berean, gure inguruan mundu osoko milaka emakumeren errealitatea, testigantzak eta ahotsak ezagutaraziko dira”.

Izena emateko, mezua bidali behar da immigrazioa@eibar.eus posta helbidera, eta bertan parte hartzeko gogoa adierazi.