Emakume zientzialarien eguna ospatuko da otsailaren 12an Eibarren

Emakume zientzialarien eguna ospatuko da otsailaren 12an Eibarren
2021/02/05 11:19
eta kitto!
Eibarren hainbat ekintza antolatu dira otsailaren 12an ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren inguruan.

LH 3.mailarik gorakoei zuzendutako ekintzak izango dira. 17:00etatik 19:00etara bitartean egingo da ginkala jolasa Untzaga plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Armeria Eskolako patioan izango da.

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen 2016an emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte hartze erabateko eta berdintasunezkoa izatea lortzeko.