Emakumea eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Ekingunek

Emakumea eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Ekingunek
2018/03/06 eta kitto!


 

Ekingunek emakumea eta ekintzailetzaren inguruko hitzaldi eta mahai-ingurua antolatu du hilaren 15rako, osteguna. Ekitaldia Eibar Coworking-en izango da (Eibarko Txikito, 8), 18:00etatik aurrera, eta izen-ematea e-postaz (ekingune@ekingune.com helbidera idatziz, “LET’S WOMEN GO!” gaitzat adieraziz) edo 943 208 420 telefonora deituta egin daiteke.

Moderatzailea Lorea Arakistain izango da, “Puntu Eus” fundazioaren komunikazio arduraduna. Ekitaldian 5 emakumek "euren erantzukizuneko karguetan izandako bizipenak kontatuko dituzte, eta gaiaren inguruko euren ikuspegi pertsonala eta zintzoa emango dute".

Hauek dira mahai-ingurura gonbidatu dituzten 5 emakumeak:

Susana Zaballa (Interalde Consultoríaren Bazkide Sortzailea eta Emakumeekin Elkartearen Presidentea)
-   Patricia Rodríguez (SD Eibarren Zuzendari Nagusia)
-   Patricia Arrizabalaga (Eibarko Udalaren Berdintasuneko Zinegotzia)
Zaida Fernández (Eibarko Udalaren Berdintasuneko Teknikaria)
Ibone Arreche (G.A.C. Arkitekturaren Bazkide Sortzailea)

Bukaeran, Miren Narbaizaren (MICE) musika-emanaldia egongo da. MICEren saioaren ondoren, Networking labur bat egiteko aukera ere izango dute gerturatutakoek, elkar ezagutzeko eta txartelen hartu-emanerako.