Emakumeei buruzko proiekzioak eta mahai-ingurua gaur 19.00etan Portalean

Emakumeei buruzko proiekzioak eta mahai-ingurua gaur 19.00etan Portalean
2012/03/07 eta kitto!

Gaur, 19.00etatik aurrera Angeles de la guarda diaporama eta Oskar Tejedorrek zuzendutako Compañeras de viaje dokumentala emango dituzte Portalean, areto nagusian, bihar ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako programazioaren barruan. Angeles de la guarda argazki-erreportajea da eta haurrak eta nagusiak zaintzen beharrean diharduten Lima-ko (Peru) hainbat andrazkoren testigantzak jaso dituzte bertan. Tejedorrek iaz filmatutako lanak, berriz, latinamerikako andra batzuk euren herria eta familia lagata Euskal Herrira etorkizun hobearen bila etorritako hainbatek aurre egin beharreko arazoak azaltzen ditu, besteak beste. Sarrera doan eta librea izango da.