Emakumeen ahotsak argi eta ozen entzun dira gaur herriko kaleetan

Emakumeen ahotsak argi eta ozen entzun dira gaur herriko kaleetan
2021/03/08 eta kitto!
Jendetza batu da gaur arratsaldean Nalua eta Matraka talde feministek deitutako manifestazio zaratatsuan. Indarrean dauden osasun neurriak beteta, bi iladatan abiatu dira parte-hartzaileak, “Feminismotik dena aldatuz sistema arrakalatu” goiburua zuen pankartaren atzetik herriko kaleak zeharkatzeko. Mobilizazioa Untzagan amaitu da, gaurko egunerako aldarrikapenak batutako jendearen aurrean irakurrita.

[foogallery id="107111"]