Emakumeen hipersexualizazioaren inguruko tailerrak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak taldeak

Emakumeen hipersexualizazioaren inguruko tailerrak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak taldeak
2022/03/01 eta kitto!
Debabarreneko Ikasle Abertzaleak taldeak zenbait ekitaldi antolatu ditu Eibar BHIn eta La Sallen Martxoaren 8aren harira, ‘Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu!’ goiburuarekin.

Martxoaren 8an, 8:10ean, ‘Emakumeen hipersexualizazioa’ tailerra eskainiko dute Eibar BHIn eta ondoren, 9:10ean, kontzentrazioa egingo da patioan.

Eibar BHIn egon eta gero, La Sallera joko dute eta 10:50ean tailer bera eskainiko dute. Horretarako, ikastetxeko patioan elkartuko dira.