Erabilitako arropa azoka egingo dute domekan Ipuruako merkatu plazan

Erabilitako arropa azoka egingo dute domekan Ipuruako merkatu plazan
2023/02/10 eta kitto!
Bigarren eskuko arropa azoka antolatu dute Ipuruako merkatu plazan domekarako, 11:00etatik 15era. Bertan, aukeratutako arropa eta osagarriak egongo dira, besteak beste. Horrez gain, otsailaren 26an, domeka, 11:00etatik 20:00etara artisautza azoka egingo dute eta, parte hartzera animatuz gero, izena emateko eskatu dute (ipuruakomerkatuplaza@gmail.com).