Ermua eremu gorrian sartzeko arriskuan dago 499,41ko intzidentzia-tasarekin

Ermua eremu gorrian sartzeko arriskuan dago 499,41ko intzidentzia-tasarekin
2021/01/27 12:22
eta kitto!
Atzo Eibarren 7 positibo berri atzeman zituzten (aurreko egunean baino 9 gutxiago), eta intzidentzia-tasa 407,66an kokatu da. Elgoibar da eremu gorrian dagoen eskualdeko herri bakarra (atzo, aurreko egunean bezala, 10 kasu berri baieztatu zituzten, eta 615,25ko intzidentzia-tasa dauka.  Ermuan 5 positibo berri atzeman dituzte eta ia-ia eremu gorrian dago (499,41ko kasu 100.000 biztanleko). Deban eta Mutrikun kasu bana detektatu dute azken orduetan. Debabarrena osoa hartuta, positibo berrien kopurua behera egin du egun batetik bestera:  atzo guztira 24 kasu zenbatu diren, aurreko egunean baino 21 gutxiago.


Atzo, 15.837 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 1.104 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 179 Araban, 609 Bizkaian, 297 Gipuzkoan eta 19 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 89 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 18tik 24ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 89 hildako egon direla.