Errefuxiatuen aldeko manifestazioa egingo da bihar eguerdian Eibarren

Errefuxiatuen aldeko manifestazioa egingo da bihar eguerdian Eibarren
2016/02/26 12:25
eta kitto!
Errefuxiatuen inguruko krisia dela eta, biharko martxak eta bestelako ekitaldiak deitu dituzte Europako hainbat hiritan (#safepassage) eta Eibarren ere horren harira manifestazioa egingo da: CARE elkartekuek antolatuta, bihar 12:00etan Untzagatik abiatuko da, Calbeton, Bidebarrieta, Urkizu, Arragueta, Errebal eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatzeko. Untzagara bueltan sartzean, agiri bat irakurrita amaituko dute ekitaldia. Parte hartzera doazeneri ahal badute txaleko reflektanteak eramateko eskatu diete, "salbamendu-jakak irudikatzeko". Manifestazioak, besteak beste, udalaren atxikimendua jaso du.