‘Errepublikanismoa Gipuzkoan’ hitzaldia eskainiko dute gaur Coliseoan

‘Errepublikanismoa Gipuzkoan’ hitzaldia eskainiko dute gaur Coliseoan
2021/04/21 eta kitto!
Unai Belaustegi Bedialauneta historialari eta ikerlariak ‘Errepublikanismoa Gipuzkoan’ izeneko hitzaldia eskainiko du gaur 19:00etan Coliseoan. Belaustegik 1868ko Paktu Federaletik 1931an aldarrikatutako II. Errepublikara doazen urteak izango ditu mintzagai, non Eibarko hiriak berebiziko protagonismoa izan zuen.

Joan den barixakuko aldizkarian Belaustegik esan zigunez, Euskal Herrian eta Gipuzkoan zortea dugu, errepublikanismoaren bilakaera ulertzeko gertaera garrantzitsu ugari nabarmendu zirelako hemen, eta horietako batzuk Eibarren bertan.

Mutrikun jaiotako historialariaren hitzaldia María José Villak joan den astean eskainitakoaren ondoren dator, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrenaren inguruan antolatutako ekintzen barruan.