Errigoraren bi otarrak eraman dituzte gaur zozketako irabazleek

Errigoraren bi otarrak eraman dituzte gaur zozketako irabazleek
2023/03/29 eta kitto!
Aurreko astean zozketatu genituen Errigoraren bi otarrak eman dizkiegu irabazleei gaur arratsaldean. Marina Azpiazu eta Roberto Moral izan ziren saridunak eta bakoitzak otar bana eraman du etxera, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak eta bestelako produktuekin. Zorionak biei eta eskerrik asko zozketan parte hartu zenuten guztiei.