Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruilak indartuko dituzte asteburuan jende-pilaketak ekiditeko

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruilak indartuko dituzte asteburuan jende-pilaketak ekiditeko
2021/05/13 eta kitto!
Jon Iraola alkatea Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin bildu zen atzo goizean, aurreko asteburuan gertatutako istiluei eta asteburu honetan hartuko diren neurriei buruz berba egiteko. Gero, arratsaldean, poliziarekin landutako gaien berri eman zuen Bozeramaileen Batzordean.

Joan den asteburuan, alarma-egoera amaitu zenean, hainbat istilu sortu ziren herrian (11 edukiontzi erre ziren, besteak beste) eta Ertzaintza frogak jasotzen ari dela jakinarazi zuen atzo Iraolak. Bestetik, aurreko asteburuan gertatutako berriz ez gertatzeko asmoz, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruilak indartuko dituzte, jende-pilaketak eta kalean alkohola edatea ekiditeko.