Ertzaintzak gizon bat atxilotu du lesio eta gorroto delituak egotzita

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du lesio eta gorroto delituak egotzita
2020/06/03 eta kitto!
Ertzaintzak gaur jakitera eman duenez 45 urteko gizon bat atxilotu zuen zapatu arratsaldean Untzagan. Poliziaren parteak azaltzen duenez gizon honek beste pertsona bat erasotu eta mehatxatu zuen “beltz madarikatua” eta “pateran etorri zarete” bezalako esaldiekin. Gainera, lekukoek adierazi zuten biktima aurpegian jo zuela masailean hematoma bat eraginez.

Ertzainak erasotzailea lasaitzen saiatu ziren, baina hau asaldatu egin zen eta polizia bati bultza egin eta lepotik heldu zion. Beraz, erasotzailea atxilotu egin zuten lesio eta gorroto delituengatik eta ertzainen aurkako atentatuagatik.