Esperientzia Eskolarako izen-ematea zabalik

Esperientzia Eskolarako izen-ematea zabalik
2016/07/15 eta kitto!
Datorren ikasturtean Debabarreneko Esperientzia Eskolan parte hartu nahi dutenetzako izen-ematea zabalik dago. Matrikulak eta Ikasten elkartean izen-emateak 235 euro balio du eta interesa dutenek urriaren 20ra arte izango dute horretarako aukera. Klaseak urriaren 25ean hasi eta 2017ko maiatzaren 25era arte izango dira, astean hiru egunetan (martitzen eta eguaztenetan 09:30etik 12:30era Untzagako jubilatu etxean eta eguenetan, berriz, 10:00etatik 12:00etara Armeria Eskolan). Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko 695 78 89 36 telefono zenbakira deitu leike (Eva Perez de Albeniz) edo, bestela, Debabarreneko udaletxeetara jo daiteke.