%40 eta %60 artean murriztuko da tren, metro, autobus eta tranbien eskaintza

%40 eta %60 artean murriztuko da tren, metro, autobus eta tranbien eskaintza
2020/03/14 eta kitto!
Euskadiko garraio publikoan koronabirusa kutsatzeko arriskua murrizteko neurri berriak hartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, astelehen goizetik %40 eta %60 artean murriztuko da tren, metro, autobus eta tranbien eskaintza. Asmoa da errealitate berrira ere egokitzea, bezeroen jarioa ohikoa baino askoz txikiagoa izango baita.

Eguneko zerbitzuek maiztasuna galduko dute astelehenetik aurrera, eta gauekoek, berriz, gaurtik aurrera.

Herritarrei lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetaa joatea bermatuko zaiela ziurtatu du Euskadiko Garraio Agintaritzak. Gomendatzen da garraiobideen webgunea kontsultatzea ordutegiak eta maiztasunak ezagutzeko.