...eta kitto! aldizkaria irakurtzeko aukera izango duzue gaur eguerdian

...eta kitto! aldizkaria irakurtzeko aukera izango duzue gaur eguerdian
2020/03/27 10:35 eta kitto!
Gaur ez gara zuen buzoietara helduko, baina ...eta kitto! aldizkaria  mugikorrean, tabletan edo ordenagailuan irakurri ahal izango duzue gaur eguerdian. Edizio berezia izango da, konfinamendu sasoi honetan aldizkariaren jarduna berezia delako baita ere, eta martxoaren 12tik gaur arte gertatutakoak batu ditugu: koronabirusak Eibarren izan duen bilakaeraren kronologia, elkarrizketak, albisteak... Gainera, azala zuen esku uztea erabaki dugu eta hainbat proposamen jaso ditugu (mila esker guztiei!) eta oraingoan Fernando Retolazak egindako azalak jantziko du ale berezi hau.

irazabal

Alarma egoerak jarraitzen duen bitartean, barixakuro aldizkari bereziak egingo ditugu PDF formatuan eta hemen izango dituzue eskura. Paperean ez bada ere, informatzen jarraituko dugu.