…eta kitto! Euskara Elkartearen neurriak koronabirusaren aurrean

…eta kitto! Euskara Elkartearen neurriak koronabirusaren aurrean
2020/03/13 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteko langileok hainbat neurri adostu ditugu koronabirusa hedatzea saihesteko. Zentzu horretan, eta barne funtzionamenduan hainbat jokabide adosteaz gain, ... eta kitto!-ko langileak ez diren beste pertsonekin ahalik eta zuzeneko kontaktu gutxien edukitzea da gure helburua.

 

NEURRIAK

- Aldizkariko ‘Merkekitto!’ atalerako iragarkirik ez dugu hartuko apirilaren 14ra arte.

- Eskelak eta zorion-agurrak e-mailez (publizitatea@etakitto.eus) edo WhatsAppez 656704387 eta 605711422 telefonoetan jasoko ditugu.

- Oso beharrezkoa ez bada, gure bulegora ez etortzea gomendatzen dugu, eta harremana telefonoz edo e-mailez egitea: 943 20 67 76 – 943 20 09 18 – 603 598 285 / aldizkarirako erredakzioa@etakitto.eus, komunikabideak@etakitto.eus eta publizitatea@etakitto.eus, eta elkarterako elkartea@etakitto.eus